61 minutuko iraupena du pelikulak, eta hiru eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Juanjo Elordi zuzendariaren eta Edorta Barruetabeña gidoilariarenYoko oporretan filma, 'Yoko eta lagunak' (2015) filmarekin izandako arrakastaren ondoren dator. Bigarren zati honetan, pertsonaiak banandu egingo dituzte opor batzuetan, errutinatik irten, esperientzia berriak bizi eta lagun berriak egiteko gai direla ikas dezaten, hasieran beldur izan arren.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.