Gasteizko Jazz Jaialdia 46. ediziorako motorrak berotzen hasi da jada, eta 2023ko uztailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den jazz festarako abonamendu itsuen edizio mugatu bat jarriko du salgai datorren astelehenean, hilaren 12an, webgune ofizialean.
Oholtza gainean izango diren artisten izenak ezagutu gabe abonamendua erosten duten ehun lagunek 90 euroko prezio berezia lortuko dute, izakinak agortu arte. Mendizorrotzako kiroldegian egingo diren saio bikoitz guztietara sartu ahal izateko. Abonamendu mota horren bitartez, Jazzaldiak publiko fidelaren konfiantza saritu nahi du, prezio merkeago bat eskainiz; aldi berean, jazz onenaz gozatzeko publiko berriak erakarri nahi ditu ere.
Hurrengo ediziorako "gaur egungo jazzaren figura berriak eta musikari finkatuen presentzia uztartzen dituen programa bat" aurreratu dute antolatzaileek, "betiere talentua eta sormena lehenetsiz, jaialdia esperientzia jazzistiko ahaztezin bihurtzeko".