Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok jaso dituzte itzulpen onenen ‘Vitoria-Gasteiz’ sariak

Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 10:09

Aitor Blanco, Rikardo Arregi eta Angel Erro. / Gasteizko Udala

Aurten, 16 lan aurkeztu dituzte haurren eta gazteen literaturako Vitoria-Gasteiz sarietara

Atzo arratsaldean banatu zituzten Gasteizko udaletxean haurren eta gazteen literaturako euskarazko itzulpen onenei emandako Vitoria-Gasteiz sariak. 19. edizio honetan Angel Erro eta Ricardo Arregik (haurren kategoria) eta Aitor Blancok (gazteena) jaso dute.

Angel Erro eta Rikardo Arregi haurren kategorian saritu dituzte Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanen itzulpenagatik eta 9.000 euroko saria jasoko dute. Bestalde, Aitor Blanco Leozek gazteen kategorian lortu du saria Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes lanaren itzulpenagatik. Gainera, saridunek, lehen aldiz, Izaskun Torre Llanos artistak diseinatu eta egin duen garaikurra jaso dute.

Aurten, 16 lan aurkeztu dituzte haurren eta gazteen literaturako Vitoria-Gasteiz sarietara; haietako zortzi haurren kategoriakoak izan dira. Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Karlos del Olmo, Nerea Hernando, Mario Unamuno, Miren Ibarluzea eta Karlos Zabala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago