Irrits, Maider Oleaga, 2022, 15 min. JB euskara, gaztelaniazko azpitituluekin.
Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak musukatzen du laguna. Izaro noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.
Erein, Lide Mikele Billelabeitia Uriarte, 2021, 26 min.
Bi neskek Ereñozar mendian gora egiten dute, bata bestea bizkarrean kargatuz. Kontraesana oinarri, bi gorputzak korapilatu egingo dira, bai elkarri aurka eginez bai elkarlanean arituz, bata bestearen zama eta euskarri bihurtuz.Horrela, paradoxikoki, bideoa dantza edota borroka baten testigantza da.
Saio berezi bat, Feministaldia Kultura Feministaren Jaialdiarekin elkarlanean. Emanaldien ondoren, Mirari Echavarrik eta Lur Olaizolak moderatutako elkarrizketa bat izango da, eta Maider Oleaga eta Lide Mikele Billelabeitia Uriarte zuzendariak bertan izango dira. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Museoaren arteko lankidetza.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.