Guztira, Gasteizko Toponimiari buruzko egitasmoak hamar argitalpen aurreikusten ditu, eta zortzigarrena aste honetan aurkeztu dute. Dibiña I Elena Martinez de Madinak eginiko ikerlanak urteetako peskizak bildu ditu. "Argitalpen hau, Dibiña I, merindadearen azterketaren lehen zatiari dagokio, eta Abetxuku, Andetxa, Arangiz, Foronda, Lopida, Mendiguren eta Ihurre herrietako toponimia biltzen du", azaldu du egileak. Ikerketa 27.000 sarrera inguruko corpus batean oinarriturik egin du, eta, 10.200 dokumentu-lekukotasun eta 1.106 sarrera toponimiko aurkeztu ditu, ikertzaile arabarrak azaldu duenez.