Garai guztietako euskal klasikoen koreografia, umore eta bertsio dibertigarriak biltzen dituen ikuskizuna da. Demode Quarteteko lau kideek, ikuskizunean, teoria zentzugabea erakutsi nahi dute: musika-estilo guztiak, hau da, rocka, popa, bluesa, reaggea eta baita bollywood-a ere, euskal kantutegian dute jatorria. Umorea, ahots ederrak eta oso lan fina, dibertigarri eta izugarri ondo zaindua. Adina: 4 urtetik gora. 8 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.