Datorren larunbatean, azaroaren 19an, tokiko disenatzaile artisauen Chic Market azoka ospatuko da Gasteizko NH Canciller Ayala hotelean, 10:30etik 20:30era bitartean. Lehen aldiz Gasteizera iritsiko da Euskal Herriko diseinuaren, artisautzaren eta modaren erreferentziazko azoka. Hala ere, orain arte hamalau edizio baino gehiago antolatu dituzte Bilbon. Orain, Arabako hiriburura ekarri nahi dute bertako sorkuntzarik onena.
Bi euskal diseinatzaile dabiltza Chic Market Gasteiz antolatzen: Adricalyptica Design-eko Adriana Rufrancos eta BaRock Jewelry-ko Estibaliz Yuguero. Azaldu dutenez, "tokiko diseinatzaileei ikusgarritasuna" ematea da azokaren helburu nagusia, produktua kontsumitzailearengana hurbilduz. "Tokiko markek sinatutako kalitate eta diseinuko produktuak hurbilduko dizkiegu gasteiztarrei. Tokian-tokian diseinatutako produktu ugari egongo dira: moda, osagarriak, bitxigintza, kosmetika... Larunbataz gozatzeko plan ezin hobea", azpimarratu dute.
Sarrera doakoa izango da, eta bertako hogei diseinatzaile baino gehiago bilduko dira Gasteizen, besteak beste:
- Adricalyptica Design (soutache bitxingintza)
- Barock Jewelry (3D-n inprimatutako bitxiak)
- Basoa Baby (haur moda)
- Basuxka (estanpazio naturala)
- Beletxara (euskal moda)
- Carumenu (poltsak)
- Dulce Xaboia (artisau xaboiak)
- Hasi ta Hazi (haur moda)
- La caravana del surf (haur arropa eta motxilak)
- Lamia Biokosmetika (kosmetika naturala)
- Lil Rousse (moda)
- Madd Moda (moda)
- Memiimo (diseinuzko estampazio textila)
- Minik (ilearentzako osagarriak)
- Mome Bilbao (poltsak)
- Natural Killer (kirol moda)
- Nik Behar Dut (moda)
- The Picorner (dekorazioa)
- Patricia Nagashiro (ilustrazioa)
- Pruden Gadea (larruzko poltsak)
- The Su Life (zero waste poltsak)
- Veletta (motxilak)
Gainera, azokako edozein postutan egindako erosketa bakoitzarekin, egunaren amaieran egingo den bitxi baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.