Zeinu kaxako lagunek ipuin kontaketa eskainiko digute zeinu-hizkuntzan, ahozko euskarazko interpretazioarekin, Arabako Gorrakeko interpreteen eskutik. Saioaren hasieran, zeinu-hizkuntzari buruzko tailer espres bat egingo da, ostean kontatuko diren ipuinen ('Munduko musu guztiak' eta 'Pencil izeneko arkatza') kontzeptu oinarrizkoenak ulertu ahal izateko. Ipuinen bidez aniztasun funtzionala esperimentatzeko aukera ederra. Adina: 4-12 urte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.