Hainbat zauritu larri Gamarran jazotako istripu batean

Erredakzioa 2022ko azaroaren 3a

Argazkia: @TrafikoaEJGV

17:00ak aldera, bi furgonetak eta auto batek talka egin dute A-1 errepidean, Gamarran. Gutxienez lau pertsona zauritu dira, eta horietako batzuk larri daude.

Gutxienez lau zauritu (horietako batzuk egoera larrian) eragin ditu gaur arratsaldean hiru ibilgailuren artean gertatutako istripu larriak. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 17:00ak aldera gertatu da ezbeharra, A-1 errepidean, Gamarran, Irungo noranzkoan, 355. kilometroan. Antza denez, bi furgonetak eta auto batek talka egin dute.

Zaurituak Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman dituzte. Bitartean, Ertzaintzak errei bat itxi du, eta zerbitzu-bidetik desbideratzen ari da trafikoa; gainera, Segurtasun Sailaren Trafiko Zerbitzuak ohartarazi du auto-ilarak sortzen ari direla.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago