Gau Beltzeko izakiek inbaditu dute Gasteizko Alde Zaharra

Erredakzioa 2022ko azaroaren 2a

Azken asteetako lanaren ostean, Ramon Bajo ikastetxeko familiek eta umeek auzoko kaleak hartu zituzten astelehenean, Gau Beltzeko mozorro dotoreekin jantzita: sorginak, eskeletoak, saguzarrak, zonbiak, banpiroak eta beste izaki asko agertu ziren Alde Zaharretik.

Astelehen iluntzean, 18:00etatik aurrera, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan zehar ibili ziren. Ikastetxeko talde bakoitza elkarrekin mugitu zen gunez gune: ikastetxeko patioa, Auzolana pilotalekua, Hala Bedi irratia, Gasteizko Gaztetxea, Gasteiz Txiki auzo elkartea, Zapateneo... 21:00ak aldera, berriz, denek bat egin zuten Santa Maria plazan, suaren inguruan dantzatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago