Ipar Euskal Herriko Kanaldude herri telebistak Hesteka izeneko saio berriari ekin dio aurten, euskarazko rapa ardatz hartuta. Ekainean lehen atala grabatu zuten Azpeitian, bertako gaztetxean hain zuzen ere, eta Odei Barrosok, Buru Arinek eta Doce C rap abeslariek hartu zuten parte.
Gasteizko Gaztetxean grabatutako bigarren saio honetan, Zarata Selektion kolektiboko Ziakhus Lil Zikuta, Arrano Pertxa, Eimi MC eta RqR raplariek parte hartu dute. Talde gasteiztarrak disko berria argitaratuko du laster, azken hilabeteetan, aurrerapen gisa, Kira Tsa, Eyau! eta Back N the dayz bideoklipak kaleratu ostean.
Datozen hilabeteetan, beste herri eta raplari berriekin segituko dute saioarekin, eta hilean behin 20-25 minutu inguruko atal bat egiteko asmoa dute. Horretarako, euskaraz ari diren Euskal Herri osoko rap kantariengana joko du Josu Guillen aurkezle eta zuzendariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!