Joan den igandeko 18:22ak aldera, kalez jantzitako bi udaltzainek droga transakzio bat zirudiena ikusi zuten Basoa kaleko taberna batean, Pilar auzoan. Establezimenduaren kanpoaldean, eroslearekin hitz egin zuten, eta hark adierazi zien bere kontsumorako heroina erosi berri zuela. Horrekin batera, erositako dosia erakutsi zien, eta udaltzainek konfiskatu zioten.
Halaber, erosleak udaltzainei azaldu zien ordainketa txanpon zein billeteen kopuru jakin batekin egin zuela, eta tabernako arduradunak diru hori kutxa erregistratzailearen azpian ezkutatu zuela.
Handik gutxira, uniformez jantzitako hainbat patruila bertaratu ziren, tabernako arduradunarekin hitz egiteko. Kutxa erregistratzailearen azpian, erosleak adierazitako zenbatekoa eta konfiskatutako droga biltzeko erabilitakoaren antzeko plastikozko ebakinak topatu zituzten. Horrez gain, lokala miatu zutenean, sei heroina dosi baino gehiago aurkitu zituzten saltzeko prest, baita moztu gabeko harri handiago bat ere.
Ebidentziak ikusita, emakumea atxilo eraman zuten, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita. Gaur igaro de epailearen aurretik.