Abenduan izango da Ruper Ordorika Gasteizen

Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 17:53

Amour eta toujours diskoa aurkezteko biran, Jimmy Jazz aretoan eskainiko du kontzertua.

Kubatar kutsua duen diskoa aurkeztu zuen Ruper Ordorikak iazko abenduan, eta azken hilabeteetan zehar Amour eta toujours izena hartu duen lana aurkezteko bira egiten ibili da batean zein bestean. Azkenik, abenduaren 22an arituko da oñatiarra Gasteizen.

Ohiko doinuak baztertu gabe, karibetar kutsua eman dio Ordorikak bere azken lanari, eta jatorri kubatarreko musikari ugari izan ditu oraingoan bidelagun; besteak beste, Yaroldy Abreuk (perkusioa), Eddy de Armasek (tronpeta), Nando de la Casak (teklatua), Lino Loresek (kontrabaxua eta gitarra), Dani Perezek (gitarra) eta Kenny Wollesenek (bateria) izan ditu Ordorikak berarekin batera. Hala izango da Gasteizen eskainiko duen kontzertuan ere.

Hain zuzen, Jimmy Jazz aretoan joko du Ordorikak, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide