09:00ak aldera, Poliziaren Koordinazio Zentralak patruila bat Gasteizko autobus geltokira joatea eskatu du. Izan ere, neska gazte batek autobus gidariari jakinarazi dio bidaian zehar alboan eseritako gizonezkoak ukituak egin dizkiola; segituan, gidariak poliziari deitu dio.
Biktimaren lekukotza entzun ostean, terminaleko banku batean eserita zegoen susmagarria atxilotu egin du Udaltzaingoak. Ustezko erasotzailea 25 urteko gizonezko bat da, eta sexu abusu delitua egotzi diote.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.