Gasteizko banketxe batean lapurtzen saiatu dira suzko arma batekin

Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 17:20
Santiago kaleko banketxe batean gertatu da, Arana eta Judimendi artean. / GOOGLE MAPS

14:00ak aldera, bi gizon Santiago hiribideko Kutxabank-en bulegora sartu dira suzko arma batekin, lapurreta egiteko asmoz. Baina esku hutsik alde egin dute, eta handik gutxira Udaltzaingoak susmagarri bat atxilotu du.

Ostegun honetako 14:00ak baino zertxobait lehenago, bi gizonezko sartu dira Gasteizko banketxe batean; zehazki, Santiago hiribideko Kutxabank-eko sukurtsalean, Judimendi eta Arana auzoak banatzen dituen bidegurutzean.

Lekukoen arabera, bertan zeuden pertsonak suzko arma batekin mehatxatu dituzte, eta lapurreta egiten saiatu dira, baina azkenean dirurik gabe joan behar izan dira. Zorionez, ez da zauriturik izan.

Udaltzaingoak baieztatu du susmagarri bat atxilotu duela Extremadura kalean, erasoan parte hartzea egotzita; eta, une honetan, bigarren susmagarriaren bila daude hirian zehar. Nolanahi ere, poliziak ez du armarik atzeman oraindik. Horrez gain, banketxeko segurtasun kamerek grabatutakoa ikertzen ari dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide