2022/10/27 18:00 - 19:30

LANTEGIA

Karikatura lantegia Asisko Urmenetarekin

Karikatura lantegia Asisko Urmenetarekin
Salburuko gizarte etxea, Gasteiz

Karikaturak ez du deus asmatzen, jadanik badagoen hori distortsionatu egiten du. Epaitu gabe, betiere. Zeinek dio zure sudurra luzea (edo xapala, edo zuta, edo kakoa, edo...) itsusia, ala polita den? Den bezalakoa da, eta guk ezaugarri fisiko hori (ez deitu akatsa, gero!) nabarmendu egiten dugu. Giro goxoan. Ez da marrazkilari trebea izan behar abentura honetan parte hartzeko! Gogoa izatearekin nahikoa eta soberan! Adina: 10 urtetik aurrera.

Informazio gehiago: https://labur.eus/9HOKw

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago