Ez da izena eman behar (pandemiarik ez badago, behintzat), eta nahi beste saioetara etor zaitezke: guztietara, batera, zenbaitetara, bakarrik interesatzen zaizkizun liburuenetara. Baldintza bakarra dago: liburua irakurrita ekartzea, eta, horrekin batera, haren gainean hitz egiteko eta eztabaidatzeko gogoa. Egilea edota itzultzailea ekartzen saiatuko gara, baina, edonola ere, inportanteena saioetan liburua bera izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.