2023/04/16 11:00 - 13:30
BISITA GIDATUA
Ikerketa historikoetan, emakumeek gizarteari egindako ekarpena isilpean geratu da. Hala, ekarpen hori ikusgarri egin eta baloratzea izango da ibilbide honen helburua, eta, horri begira, Gasteizen hainbat eremutan (hala nola, hezkuntzan, kulturan, ikerketan eta politikan) eginkizun garrantzitsua izan zuten emakumeekin zerikusia daukaten tokietara joango gara.
Informazio gehiago: https://labur.eus/l5tsG
Izena emateko: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.