Dokumentala eta solasaldia. Inge Mendioroz dokumentalaren zuzendaria eta Jone M. Hernandez Antropologia Feministako Ikerketa Taldeko kidea izango dira.
Ikus-entzunezko lan honen protagonistak erreferente garrantzitsuak izan dira Estatuan antropologia feminista garatzeko orduan. Dolores Juliano, Teresa del Valle eta Verena Stolcke trantsizioaren garaietan iritsi ziren, itxaropenez eta borrokatzeko hainbat alderdiz jositako testuinguru batean. Beren ahotsen bidez, beren esperientziak bildu nahi izan ditugu, haiekin geure burua aberasteko, bai orain, bai antropologo feministen etorkizuneko belaunaldietan.
Informazio gehiago: https://labur.eus/l5tsG
Gonbidapenak: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.