Gasteizko Maratoi Erdia abenduaren 18an izango da

Erredakzioa 2022ko ira. 30a, 18:00
Gasteizko Maratoi Erdiaren aurreko edizio bat. / Argazkia: VITAL FUNDAZIOA

Larunbat honetan, urriaren 1ean, izena emateko epea irekiko du Gasteizko Maratoi Erdiaren 44. edizioak.

21 kilometroko euskal lasterketen proba dekanoak, Gasteizko Maratoi Erdiak, 44. edizioa ospatuko du aurten, abenduaren 18an, igandean, 10:30etik aurrera. Arabako Atletismo Federazioak eta Vital Fundazioak antolatzen dute, Udalaren laguntzarekin. Espainiako Atletismo Errege Federazioak homologatu du, eta lasterkariek 21,097 kilometroko zirkuitua osatu beharko dute.

Hitzordua abenduaren 18an izango da, igandea, 10:30ean, Espainiako Atletismo Errege Federazioak homologatu duen 21,097 kilometroko distantzia duen zirkuituaren gainean.

Izen-emateak urriaren 1ean, larunbat honetan, irekiko dira www.mediamaratonvitoriagasteiz.com webgunean. Lehenengo epea azaroaren 30era arte izango da, 18 euroren truke; eta bigarrena abenduaren 1etik abenduaren 16ra bitartean, 25 euroren truke. Abenduaren 17an eta 18an, dortsal presentzialak egongo dira salgai, 50 euroan. Urtero bezala, proba txikia ere egongo da, 3 euroren truke.

Berritasun gisa, aurten ez da kamisetarik emango dortsalarekin batera, baina 12 eurotan erosteko aukera egongo da; izena ematean eskuratu ahal izango da. Neurria eta kamiseta kopurua aukeratu ahal izango da proba egin baino hilabete lehenago arte, hau da, azaroaren 18a izango da kamiseta erosi ahal izateko azken eguna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide