Gasteizen euskarak izan duen "bide ezkutua" azalera

Erredakzioa 2022ko irailaren 30a

Besteak beste, ikastolen sorrera jorratuko dute ikastaroan. / Toki Eder ikastola

Hainbat ikasle eta irakasleren testigantzak izango dituzte Miel Anjel Elustondok gidatutako ikastaroan.

Euskararen historia soziala Gasteizen ikastaroaren bitartez, euskarak Gasteizen XX. mendean izan duen "bide ezkutua" azalera ekarri nahi dute, eta, horretarako, horren inguruko bizipenak bertatik bertara kontatuko dituzten hainbat ikasle zein irakasleren testigantzak ere izango dituzte. Miel Anjel Elustondo kazetari eta idazleak gidatuko du ikastaroa.

Besteak beste, Gerra aurreko "ikastola", Andoni Urrestarazu Umandiren euskarazko eskolak gerra ondoan, 1957ko Julio de Urkixo Mintegiaren euskara ikastaroak oraingo legebiltzarraren egoitzan, lehen mezak, lehen ikastolaren sorrera, lehen gau-eskolak edo Diputazioaren ekimenez sorturiko ikastolak jorratuko dituzte honetan.

Aldabe gizarte etxean eskainiko dute ikastaroa, urriaren 17tik 28ra bitartean, sei saiotan; astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago