Ustez, gizonezkoak bere bikotekide ohiari eraso egin zion astelehenean, Zabalgana auzoan. Udaltzaingoak, horren berri izan ostean, gizona bilatzeari ekin zion. Handik gutxira, inguruan topatu zuten.
Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi du 27 urteko beste gizonezko bat atxilotu zutela astelehenean, gizarte baliabide batera bere gauzak jasotzera zihoanean berarekin zeuden udaltzainei bultza egitea eta eraso egiten saiatzea egotzita.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.