Punk rock musika eta haurrentzako jarduerak Salburuko jaietan

Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 12:30
Penadas Por La Ley taldea, 2018an Gasteizko Txosnetan. / ALEA

Irailaren 23tik 25era bitartean, Xuorum, Delitos Menores, Puraposse, Incomprendida Casandra, Zero, Penadas Por La Ley eta Los Huesos taldeen kontzertuak izango dira Salburua auzoko jaietan. Horrez gain, adin guztientzako jarduerak izango dira.

Hankaluzek ostiralean emango die hasiera Salburuko jaiei, udako denboraldiari amaiera ematearekin batera. Aurten, Budapest Hiribidean izango da txosnagunea (Elorriagako Atearen eta Varsovia Hiribidearen arteko zatian), eta bertan izango dira kontzertu nagusiak, baita bestelako jarduera asko ere. Kalea moztuta egongo da asteazken goizetik astelehen eguerdira arte.

Musikari dagokionez, punk rock kontzertuak nagusituko dira: ostiralean, 22:00etatik aurrera, Xuorum, Delitos Menores eta Puraposse igoko dira agertokira; larunbatean, 22:00etatik aurrera, Incomprendida Casandra, Zero eta Penadas Por La Ley izango dira; igandean, berriz, Los Huesos rock and roll taldea arituko da 13:00etan. Bai ostiralean eta bai larunbatean, DJek girotuko dituzte gaueko azken orduak.

Hala ere, kontzertuez gain, beste jarduera batzuk antolatu ditu jai batzordeak:

Irailak 23, ostirala
  • 17:00 Txokofresh Asafes (Txosnagunean)
  • 18:30 Ongietorri hankaluze + Beriba Samba (Txosnagunean)
  • 19:30 Mikel Egiluz kontzertuan (Txosnagunean)
  • 21:00 Fede Salvati & Cia (Alquimia Tabernan)
  • 22:00 Kontzertuak: Xuorum + Delitos Menores + Puraposse
Irailak 24, larunbata
  • 11:00 Txikitxokoak (Txosnagunean)
  • 13:00 Ipuin kontaketa Afaraba (Txosnagunean)
  • 15:00 Gazte bazkaria (Txosnagunean)
  • 15:50 Mus txapelketa (Alquimia Tabernan)
  • 17:00 DJ Kalejira (Txosnagunetik)
  • 17:00-20:00 Kirol topaketa (Trinketean)
  • 19:00 Pilota partidua (Trinketean)
  • 19:30 Los Dar2 (QBosq Tabernan)
  • 22:00 Kontzertuak: Incomprendida Casandra + Zero + Penadas Por La Ley
Irailak 25, igandea (Txosnagunean)
  • 12:00 Txikitxokoak
  • 13:00 Los Huesos Rock & Roll
  • 14:30 Ahobizi-belarriprest bazkaria - Sarburu
  • 17:30 DJ Mugi Boogie
  • 19:30 Agur Hankaluze - Txalamako

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide