Hilaren 22an doan izango da garraio publikoa Gasteizen

Erredakzioa 2022ko ira. 16a, 14:11

Garraio kolektiboaren erabilera bultzatzea xede duen neurria Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan hartu dute.

Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adostutakoaren arabera, hiriburuko garraio publikoa erabat doan izango da irailaren 22an. Garraio kolektiboaren erabilera bultzatzea xede duen neurria Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan hartu dute, eta Tuvisaren hiriko autobusak eta tranbiak erabiltzen dituzten pertsona guztientzat izango da baliagarria.

Gainera, egun berean izango da Autorik Gabeko Europako Eguna. Egun horretan, doakoak izango dira Tuvisaren linea guztiak, BEI eta tranbia-sare osoa. Erabiltzaileek ez dute salbuespen hori eskuratu ahal izateko ezer berezirik egin beharko. Izan ere, nahikoa izango da erabili nahi dituzten ibilgailuetara igotzea. "Garraio publikoa funtsezkoa da hiri jasangarri eta energia kontsumoaren aldetik efizienteagoa lortzeko. Eta horregatik Gasteiz, beste euskal administrazioekin batera, urteak daramatza garraio publiko sarearen modernizazio eta luzapenean lana egiten, sarea lehiakorragoa izateko, eta azken astetan prezioak hobetuz erabilera bultzatzeko", azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako, Etxebizitzako eta Garraioko sailburuak, Iñaki Arriolak, nabarmendu duenez, garraio publikoa "ezinbestekoa" da hiritar guztien mugikortasunerako eskubidea bermatzeko. "Gainera, klima-aldaketaren aurkako tresna boteretsua da eta hiritarrek, erakundeek eta enpresek defendatu eta bultzatu beharrekoa da hori. Hori aldarrikatzeko modurik onena da, hain zuzen ere, garraio kolektiboa erabiltzea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide