2022/10/01 10:00 - 23:30

EKITALDIA

[GEU-30-FEST] Jaialdia

[GEU-30-FEST] Jaialdia
Toki desberdinetan, Gasteiz

30 urteko ibilbidea ospatzeko antolatu duen egitaraua aurkeztu du GEU Elkarteak. Urriaren 1ean izango da ospakizun nagusia: GEU 30 Fest jaialdia. 10:00etan, GEUrekin Mendira eta Mintza ibilaldia abiatuko da Arka plazatik, eta Zabalganako basoa, Armentia eta Olarizu lotuko dituzte Eraztun Berdearen ibilbidetik. 11:00etan, Igandeak jai dinamikaren barruan, Irrien Lagunak-ek 3 urtetik gorako umeentzako Elkartasun jantokia ikuskizuna eskainiko du Aldabe gizarte etxean. 11:30ean, Ignacio Aldekoa Kultura Etxean ospatuko dute Irakurle Klubaren 20. urteurrena: Iban Zaldua idazleak gidatuta, Gasteizko zenbait idazlek (Karmele Jaio, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta…) beren liburu kuttunei buruz hitz egingo dute, eta publikoak bere irakurketa biografiari aipamenak egiteko aukera egongo da. 12:30ean, ardo eta garagardo dastatzeak egingo dituzte, Aiztogile kaleko Errexala elkartean eta Errementari kaleko Gautxori elkartean. Ondoren, bazkalaurreko kalejira bat egingo dute Aiztogile kalean gora, Fariñasetik abiatuta. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute Landatxon. Bazkalostean eta gaueko kontzertuaren aurretik, festak Falerina Lorategian segituko du: 18:00etan, Luze eta Motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen sei bakarrizketa; 19:30ean, berriz, dantza plazan Azido Folkloriko taldearen eskutik. Egitaraua Zetak taldearen kontzertuarekin borobilduko dute, 22:30ean, Jimmy Jazz aretoan. Informazio gehiago: geuelkartea.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide