Eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta inguruko tabernak eta terrazak hustu; besteak beste, Gautxo eta El 7. Ke usaina inguruko kaleetara zabaldu da.
Udaltzainek Kutxi kaleko lehen zatia moztu dute. Hala ere, sutea ez da hedatu piztu den etxebizitzatik harago, eta suhiltzaileek kontrolpean hartzea lortu dute 22:15ean.