Gizon bat atxilotua Olarizun, urruntze agindua urratu eta bikotekideari eraso egiteagatik

Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 18:00
Olarizuko zelaietan gertatu zen erasoa, erromeriaren testuinguruan. / ALEA

Udaltzaingoak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Olarizuko zelaietan, erromeriaren testuinguruan, bere bikotekide ohiarekiko urruntze agindua ez betetzeagatik eta hura jotzen saiatzeagatik.

Astelehen honetan, Olarizuko erromeria ospatzen ari zela, hiritar batek hainbat lagunen artean gertatzen ari zen eztabaida baten berri eman zion Udaltzaingoari. Bertaratu zirenean, udaltzainek emakumearekin eta senide batekin hitz egin zuten. Biek jakinarazi zuten emakumearen bikotekide ohia eraso egiten saiatu zela, eta, gainera, haren aurkako urruntze agindua hautsi zuela.

Babes agindua indarrean zegoela egiaztatu ostean, udaltzainek gizonezkoa inguruan, Olarizuko zelaietan, topatu eta atxilotu egin zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide