Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?
Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.
Horrez gain, saioak independenteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko.
Saio honetan Oier Guillanek idatzitako VHS landuko dugu.
"Duela bi urte eman zuen lehen nobela, Zauri eBolodia, Txalapartarekin; Susarekin argitaratuko zuen 2020an bigarrena, VHS. Aurrekoan bezala, honetan ere sailkatzen zaila den lan bat osatu du. Antzerkitik, saiakeratik, nobelatik du. Artista baten formazio urteak, grinak, hausnarketak eta lagunak ezagutuko ditu irakurleak, ikerketa emozional bat medio".
Izen-ematea (azaroaren 18tik aurrera): Gauekoak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.