2022/10/27 19:00

IRAKURLE KLUBA

Gauekoak | 'Ene herri txikia'

Gauekoak | 'Ene herri txikia'
Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.

Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko.

Saio honetan Gael Fayek idatzitako Nire herri txikia landuko dugu.

"Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere "herri txikian", Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean".

Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.

Izen-ematea: Gauekoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago