2022/09/29 19:00

IRAKURLE KLUBA

Gauekoak | 'Ez erran inori'

Gauekoak | 'Ez erran inori'
Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu... euskaraz ere irakur daitezkeela?

Hiriko gazteen parte hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.

Horrez gain, saioak independenteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko.

Saio honetan Maddi Anek Txoperenak idatzitako Ez erran inori landuko dugu:

"Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi".

Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.

Izen-ematea: Gauekoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago