Euskararen deiari erantzun nahi dio IKAk

Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 18:00

Gasteizko IKA euskaltegiek aurtengo eskaintza plazaratu eta matrikulazioa abiatu dute, irailaren 30era arte. El Conquis saioko lehiakide Oihana Fernandez de Barrena gaztearekin egindako spot-ak 8.000 ikustaldi baino gehiago lortu ditu.

Euskara zuri deika lelopean, martxan da Gasteizko IKA euskaltegien matrikulazio kanpaina. Irailaren 1etik 30era bitartean izena emateko informazio guztia IKAren webgunean dago ikusgai, baita deskontu zein dirulaguntzen inguruko xehetasunak ere.

2022-2023 ikasturteko eskaintza aurrez aurrekoa (egunero bost, hiru edo bi ordu; astean lau, hiru edo bi egunetan; edo astean behin), telematikoa (egunero bi ordu) edo autoikaskuntzakoa (190 ordu) izango da.

"30 urtetik gora daramatzagu IKAn, euskalduntzen. Irakasle gehienek 20 urtetik gora daramatzate euskara eskolak eta trebakuntzak ematen. Hala ere, egunero gaurkotzen dute euren jarduna", azpimarratu dute. "Metodologia komunikatiboa dugu oinarri. Helburua komunikatzea izango da beti, euskaraz hitz egin, esaten dizutena ulertu, idatzi eta irakurritakoa ulertzea. Eskoletan erabiltzen dugun materiala geuk sortzen dugu: material propioa erabiltzen dugu. Horretarako, lantalde bat aritzen da modu jarraian materiala gaurkotu, eta, behar bada, sortzen".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide