Agur esan dio kapitainak Alavesi

Erredakzioa 2022ko abu. 31a, 10:55
Laguardia Alavesen ezkutuari keinu egiten. / Argazkia: Deportivo Alaves

Azken asteetako zurrumurruak argituta, Laguardiak taldean jarraituko ez duela iragarri du.

Zortzi urteko ibilibidea eta gero, Victor Laguardiak Alavesen elastikoa janzteari utziko diola iragarri du, kontratua berritzeko saiakerak huts egin ostean.

Zaragozatik iritsi zen Gasteizera 2014an atzelaria eta erakutsitako konpromiso eta lanari esker aldagelan, zein zaletuen artean, taldeko erreferente nagusietakoa bihurtu da azken denboraldietan. Urte hauetan zehar talde babazorroaren aulkitxotik igaro diren entrenatzaile guztiek atzelari titulartzat izan dute aragoiarra eta guztira 265 partida jokatu ditu Alavesarekin.

Azkenik, zurrumurruak argituz, taldearen eta jokalariaren arteko desadostasunak gaindiezinak izan direla argi geratu da. Bigarren mailara jaistearen ondorioz, Alavesek egoera ekonomikoa orekatzeko mugimenduak egin behar izan ditu hasi berri den denboraldiari begira, eta hala egin nahi izan du kapitainaren kontratua ere egokituta.

Jokalaria egoraz jakitun zen arren, kontratua berritzeko jasotako eskaintza -egungoa baina nabarmen apalagoa- ez da nahikoa izan Laguardiaren baiezkoa lortzeko. Bi aldeek ez dute adostasunik lortu eta, azkenean, Gasteiz atzean utzita, beste talde bat bilatu beharko du jolariak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide