Zirkua, clownak eta zinema aire librean aukeran

Erredakzioa 2022ko abu. 30a, 10:58

'Kobr3' ikuskizuna Zirkozaurreren eskutik. / Argazkia: Zikozaurre

Aste honetan bukatuko da aire zabaleko udako kultur eskaintza.

Udan zehar Gasteizko Udaleko kultura zerbitzuak antolatutako aire zabaleko programazioko azken hitzorduak ospatuko dira egunotan. Ostegunean, irailaren 1ean, Tutik Clowns taldeak Petitxou ikuskizuna eskainiko du Zabalgana gizarte-etxeko plazan (19:00).

Igandean, irailaren 4an, zirku ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Zirkozaurreren Kobr3 ikuskizunarekin, Zaitegiko Gazteluaren kalean (19:00etan).

Bestetik, Aire Zabaleko Zinema programari amaiera bikaina emateko, bi hitzordu izango dira: ostegunean, zinemaren historiari buruzko ipuin-kontaketa berezia egingo da eta, jarraian, animazioko film laburren saioa eskainiko da, Zumaia plazan (19:30). Bigarren hitzordua irailaren 3an, larunbatean izango da, eta Michèle Laroqueren ¡Dios mío! Los niños han vuelto egongo da ikusgai Santa Maria plazan (21:00).

Jarduera horiek guztiek sarrera librea izango dute, tokiak bete arte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide