El Correo kazetak zabaldu duenez, Gasteizko Michelin enpresak iraileko lau asteburuetatik hirutan geldiaraziko du turismo gurpilen ekoizpena. Erabaki hori Arabako fabrikako zuzendaritzak helarazi die langileen batzordeko ordezkariei, eta eragin zuzena izango du neumatiko txikiko tailerretako 840 langilerengan, 3.500 langile inguruko plantillaren %25ean hain zuzen.
Hamabi taldek ekoizpena bertan behera utziko dute irailaren 10ean, 11n, 17an, 18an, 24an eta 25ean, eta 132.000 neumatiko egiteari utziko diote.
Irailean egiteari utziko dioten gurpilen kopuru hori iazko lehen geldialdian erregistratutakoa baino handiagoa da. Orduan, lanaldiaren etenaldia geroago hasi zen, bigarren hamabostaldian, eta turismoko ekoizpenik gabeko txandak 38 izan ziren guztira, 400.000 gurpil gutxiagorekin.