Pertsona bat leihotik amildu da Gasteizen

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 29a

Frantzia kalean izan da ezbeharra. ALEA

Frantzia kalean gertatu da ezbeharra. Eroritako laguna Txagorritxura eraman dute, eta momentuz ez dute ezagutarazi haren egoera zein den.

Larrialdi zerbitzuek pertsona bat artatu dute gaur eguerdian Gasteizko Frantzia kalean, leiho batetik amildu ostean. Udaltzaingoa, Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira ezbeharraren lekura, eta olana batekin estali dute ingurua. 

Lekukoen arabera "gizon gazte bat izan da" leihotik amildu dena. Ertzaintzak ALEAri baieztatu dio 14:20an gertatu dela ezbeharra, eta osasun zerbitzuek pertsona bat eraman dutela Txagorritxuko ospitalera. 

Suizidio saiakeren inguruan jarraitzen duten protokoloari jarraiki, ez dute argitu lagun horrek bere buruaz beste egin nahi izan ote duen, norbaitek bultzatu duen ala nahigabean erori ote den. Eroritako lagunaren osasun egoeraren inguruko daturik ere ez dute momentuz ezagutarazi.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago