Trafiko arazoak aurreikusten dira astebururako

Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 09:32

A1 eta N622 errepide arteko puntuan gertatu ohi dira pilaketak. / Argazkia: Googlemaps

Bart iluntzean 9 kilometroko auto pilaketak izan dira Langraitz Oka eta Gasteiz artean.

Oporraldiaren bukaeran errepideak izaten dira protagonista eta hala gertatzen ari da Arabako errepide sarean ere. Bart iluntzean A-1 errepidean, Irungo noranzkoan, 9 kilometroko auto ilarak pilatu ziren, Langraiz Oka eta Gasteiz artean.

A-1  eta N-622 errepideen irteeran gertatzen dira pilaketak, eta Ertzaintzak trafikoa bideratzeko neurriak hartu dituen arren, trafiko bolumen handiaren eraginez auto pilaketak izaten ari dira ezinbesteze egunotan. Asteburura begira, iparralderako norabidean bidaiatzen duten ibilgailuen kopuru handia aurreikusten da eta horrek trafikoan arazoak sor litzake berriz ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago