Elastiko berria aurkeztu du Baskoniak

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 25a

Bigarren ekipazioan diseinu modernoagoa izango du taldeak. / Argazkia: Baskonia

Kelme markarekin zuen akordioa atzean utzita, Puma izango da taldearen jantzien arduraduna.

Aurredenboraldi garaian ohikoa denez, taldeek uda bukaeran hastear dagoen ikasturterako elastiko berriak aurkezten dituzte. Halaxe egin du Baskoniak gaur goizean ere.

Azken bost urteetan Kelme markako elastikoak erabili ditu Baskoniak, baina akordioa eten ostean Puma marka alemaniarra izango dute jokalariek paparrean datozen lau denboraldietan.

Orain arte, futbolean ez bezala, Puma ez da ohiko marka izan saskibaloi jantzien munduan. Halere, Baskonia ohituta dago merkatu berriak bilatzen, eta horrela egin du oraingoan ere. Akordioa, dena den, ez da Baskoniari bakarrik lotuta egongo, eta Alavesek ere marka bera jantziko du aurrerantzean. 

Etxeko partidetan jantziko duen elastikoak taldearen ohiko itxura mantentzen du. / Argazkia: Baskonia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago