Gizon bat atxilotu dute indarkeriaz telefono bat lapurtzeagatik

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 25a

Pablo Morillo kalean gertatu da lapurreta. / Alea

25 urteko gaztea kotxe batean aurkitu zuten udaltzainek.

Udaltzainek 25 urteko gizon bat atxilotu dute bart, indarkeria erabiliz ustezko lapurreta-delitu bat egotzita. Goizaldeko hiruetan gertatu da, herritar batek udaltzainen presentzia eskatu duenean Gasteizko Pablo Morillo kalean.

Iritsi direnean, udaltzainek biktima oihuka topatu dute, indarkeria erabiliz telefono mugikorra lapurtu diotela esanez. Lekuko batek ustezko egileari jarraitu dio eta udaltzainek ibilgailu baten azpian topatu dute. Biktimaren eta lekukoaren deskribapenaren arabera, udaltzainek ustezko egilea atxilotu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago