Musika abentura ezberdinetan ibilitako Mikel, Okene eta Drake musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: 'Begiak, Egiak Ba Ote?' (bIDEhUTS). Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuko dute. Eskenatokia Rüdiger bandarekin partekatuko dute.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.