2022/08/31 12:00 - 13:15
HITZALDIA
Nola kontatu gatazkak, krisi humanitarioak eta ingurumen-krisiak sakontasunez eta, aldi berean, modu original eta erakargarrian? Sormena garrantzitsua da nazioarteko estaldurak planifikatu eta gauzatzeko, eta erronka horri aurre egin behar diote komunikabideen nazioarteko atalek. Kazetaritza bertatik bertara jardunaldietan, EiTBk zenbait herrialdetan berriki egindako lanak birpasatuko ditugu, hala nola Finlandian, Ukrainan, Mediterraneo erdialdean eta Mexikon.
Hizlaria: Mikel Reparaz, ETBko Nazioarteko Informazioaren arduraduna.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.