Zortzi irakurle klub izango ditu Floridak

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 10:22
Irailaren 1ean hasiko da izen-ematea. / Alea

Besteak beste, zientzia fikzioa edo nobela beltza landuko dituzte saio hauetan, gaztelaniaz; Gasteizko Irakurle Klubak ere ikasturte berria hasiko du, euskaraz.

2022-2023 ikasturterako zortzi irakurketa klub antolatu ditu Ignacio Aldekoa kultura etxeak. Irakurketa kluba hilean behin biltzen den pertsona talde batek osatzen du, irakurritako liburuaren inguruan eztabaidatu eta hitz egiteko. Saioak koordinatzaile batek zuzentzen ditu eta ordu eta erdi irauten dute gutxi gorabehera. Irailaren 1ean hasiko da hauetan parte hartzeko izen emateko epea.

Guztien artean, urtero legez, literaturari buruzko euskarazko solasaldiak izango dira Gasteizko Irakurle Klubean, Iban Zaldua idazleak gidatuta. Literatura eta zinema kluba batzen dituen gaztelaniazko saioak, berriz, Juan Ibarrondo idazleak zuzenduko ditu. Zientzia fikzioa gogoko dutenek Juan Luis Diazek koordinatutako saioetan parte hartzeko aukera izango dute, gaztelaniaz, eta komikia eta nobela grafikoari buruzkoa ere izango da, hau ere gaztelaniaz. Literatura garaikideari buruzkoa, gaztelaniaz hau ere, Concha Muruak koordinatuko du, eta nobela beltzari buruzkoa, gaztelaniaz, Marta Extramianak. Ingelesez aritzeko literatura saio0 bat ere izango da aurten, John Costellok gidatuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide