Nazioarteko gatazkak aztergai Gasteizko kazetaritza jardunaldietan

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 10:22
Manu Brabok 'Black butterflies' erakusketa aurkeztuko du Ukrainako argazkiekin. / Manu Brabo

Europa Jauregian, Florida Zineman eta Aihotz Plazan egingo da, abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.

'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldien VIII. edizioa ospatuko da abuztuaren 29tik aurrera, bi urteko etenaldiaren ondoren. Hitzaldiak, mahai-inguruak, pelikula-emanaldiak eta aire zabaleko erakusketa grafiko bat jasoko ditugu aurtengo egitarauak. Aurtengo edizioan, gainera, nazioarteko gatazkak izango dira nagusi: Errusia eta Ukrainaren arteko gerra, krisi klimatikoa, prentsa-askatasuna edota Afrikako errealitatea, esate baterako.

Saio hauen bitartez, gaurkotasun gaiak landuko dira, nazioarteko esperientzia duten kazetari eta adituen eskutik, herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz. Gatazka eremuetan esperientzia duten kazetariak, foto-kazetariak, korrespontsalak eta beste zenbait aditu egongo dira parte-hartzaileen artean. Horien artean izango dira Mikel Reparaz, Xabier Aldekoa, Maria Garcia de la Fuente, Carmen Claudin, Manu Brabo, eta Ana Fuentes, besteak beste.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide