Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuagatik

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 15a

Arana auzoan gertatu zen erasoa, igande goizaldean. / Alea

Erasoa igandeko lehen orduetan gertatu zen; 51 urteko gizona ordu batzuk beranduago atxilotu zuten.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du igande honetan Gasteizen, emakume bati sexu-abusuak egitea leporatuta.

Arana auzoan izan zen erasoa; ertzainak auzora gerturatu zirenean, biktimari lagundu zioten eta gertakariari buruzko informazioa bildu zuten. Ordu batzuk geroago aurkitu eta atxilotu zuten.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideekin jarraitzeko, eta, horiek amaitutakoan, Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago