Udaltzaingoak indarkeria matxistarekin lotutako hiru atxiloketa egin ditu azken lau egunetan; horietako bi igandean egin zituen, uztailaren 25ean, eta bestea joan den ostiralean, uztailaren 22an.
Lehen atxilotua 20 urteko gazte bat izan zen, eztabaida baten ondoren Olagibel kaleko etxebizitza batean bere bikotekideari eraso egitea egotzita.
Bigarrenik, astelehen honetako goizaldean, 02:30ak aldera, udaltzainek 35 urteko beste gizon bat atxilotu zuten. Biktimak berak eta hainbat lekukok emandako informazioari esker, erasotzailea Mendiola kontzejuko Olaranbe hiribidetik gertu aurkitu zuten, salatzailea bizi den lekuan.
Gau berean, Udaltzaingoak 31 urteko beste gizon bat atxilotu zuen Gorbeia kalean, bikotekideari eraso egiteagatik. Erasotzaileak ihes egin zuen eta inguruan babestu zen, baina, aurkitu ondoren, atxilo eraman zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.