Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 21, 22 eta 25 urteko hiru gizon atxilotu dituela baieztatu du. Iturri horren arabera, gertaera 21:00ak inguruan gertatu zen, ertzaina bere lagunekin batera Alde Zaharrean zebilela.
Hiru gaztek iraindu egin zuten, eta handik alde egiteko mehatxua egin zioten. Segurtasun Sailak gaineratu duenez, zerbitzuz kanpo zegoen ertzainari eraso egin zioten eta ospitale batean artatu behar izan zuten.
Polizia iturrien arabera, hiru gazteak atxilotu eta ertzain-etxera eraman ostean, karguekin aske geratu dira dagoeneko.