Gasteiz Hoy atariak jakinarazi duenez, bi gaztek ziztada bat sentitu dute bart gauean, Florida kaleko diskoteka batean zeudela. Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte gero, zorabiatuta zeudelako.
Emakume gazteak ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eta 08:00etan alta jaso dute. Momentuz ez dago gertakari horiengatik aurkeztutako salaketarik, ez eta atxiloturik edo ikerturik ere.
San Fermin jaietan hainbat salaketa jarri zituzten emakumeek ziztadengatik. Ziztada horiek, besteak beste, zorabioak eragiten dizkiete biktimei; lapurtzeko edo sexu delituak egiteko helburuarekin erabili ohi dute sumisio kimikoa.