12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Gasteizko autobusetan

Erredakzioa 2022ko uztailaren 21a

Datozen hilabeteetan jarriko dute martxan neurria. / Alea

Lehenbailehen martxan jarriko dute behin betikoa izango den neurria.

Tuvisako administrazio-kontseiluak gaur goizean onartu du 12 urtetik beherakoek doan bidaiatzea Gasteizko autobusetan; neurriak 28.000 bidaiariri eragingo die. Azaldu dutenez, neurri honek familiei ekarriko dizkien abantailez gain, hiriko trafikoaren puntu kritikoetako bat ere arintzea ahalbidetuko du: ikastetxeetarako sarrerak eta irteerak.

Neurria behin betikoa izango da, eta ez aldi baterakoa. Tuvisa lanean ari da doakotasuna lehenbailehen martxan jartzeko, datozen hilabeteetan. Orain teknikoki aztertzen ari dira zein den horretarako formularik onena. "12 urtetik beherakoek Tuvisan doan bidaiatu ahal izango dute laster. Neurri hau 28.000 bidaiarirentzako onuragarria izango da, behin betikoa izango da, eta garraio publikoaren erabilera sustatzea du helburu", azaldu du Tuvisako presidente eta Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago