30.000 edalontzi banatuko dituzte jaietan Kutxiko tabernariek

Erredakzioa 2022ko uztailaren 21a

Jaietako motiboekin apaindutako edalontziak banatuko dituzte.

Euro baten truke eskuratuko dira edalontziak, itzultzeko aukerarekin.

Kutxiko Taskeroek eta Gasteiz Txiki auzo elkarteak elkarlanean, berrerabilgarriak izango diren 30.000 plastizko edalontzi banatuko dituzte. Neurri horri esker, ostalari zein bizilagunek jai-egunetan zehar pilatzen den zikinkeria murriztu nahi dute.

Edalontziak Santiago egunean hasiko dira erabiltzen, eta ostean, Andre Maria Zuriaren jaietan zehar ere egongo dira eskuragarri. Egun horietan ez da beirazko edalontzirik zerbitzatuko, ezta erabilera bakarreko edalontzirik erabiliko ere.

Horren ordez, Alde Zaharreko 36 tabernatan, euro batean eskuratu ahalko dira Kale garbi batengatik lemapean saldutako edalontziak. Nahi izatekotan, jasotako tiketarekin batera, edalontzia itzuli eta euroa berreskuratzeko aukera ere emango dute tabernariek. 

Edalontziak eskuratzeko aukera ematen duten tabernek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago