Gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 14:06

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Gasteizen. / ALEA

Botila batekin besoan eraso egin dio, Prado kalean.

Gasteizko Udaltzaingoak bart goizaldean 43 urteko gizonezko bat atxilotu du indarkeria matxista egotzita. Bere bikotekideak eman dio gertatutakoaren berri patruila bati. Haren hitzetan, eztabaida batean, botila batekin besoan eraso egin eta ebakia eragin dio. Prado kalean gertatu da erasoa, eta ustezko erasotzaileak handik alde egin du. Geroxeago, Amarika plaza inguruan atxilotu dute.

Beste alde batetik, udaltzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean autoritate-agenteen aurkako erresistentzia larriaren eta mehatxuen ustezko delituagatik. Judimendi auzoan gertatu zen guztia. Gaztea lurrean botata zegoen zirkulazioa oztopatuz eta bere segurtasuna zein zirkulazioarena arriskuan jarriz. Udaltzainen aginduak ez betetzeagatik eta haiei mehatxu egiteagatik atxilotu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide