Etxean arropa eta oinetakoak jasotzeko zerbitzua jarri dute abian

Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 09:16

Gaikako 77 edukiontzi jarriko dituzte. / Gasteizko Udala

Bilketa urteko ostegun lanegun guztietan egingo da; 24 orduz arreta emango duen 900 840 230 telefonora deitu beharko da.

Arroparen, oinetakoen eta objektu berrerabilgarri txikien gaikako bilketaren kudeaketan beste aldaketa bat sartu du Gasteizko Udalak, eta aurretiko hitzorduaren bidez etxean biltzeko zerbitzua jarri du abian mugikortasun mugatua edo aniztasun funtzionala duten pertsonei eta landa eremuan bizi diren familiei zuzenduta. Bilketa urteko ostegun lanegun guztietan egingo da.

Horretarako, 24 orduz arreta emango duen 900 840 230 telefonora deitu beharko da. Gainera, gaikako 77 edukiontzi jarriko dituzte; hau da, %80 gehiago. Eta, Udaletik iragarri dutenez, bilketa-maiztasunak hobetu dituzte: egunero, astelehenetik larunbatera. Kooperak, zerbitzuaz arduratzen den enpresak, merkatu komertzialean berriro sar daitekeen material guztia sailkatzen, aukeratzen eta prestatzen du gero berrerabili edo birziklatu ahal izateko. Hori guztia bere jabetzakoa den lantegian eta kudeatzen dituen dendetan egiten du.

"Hiritarrek beren ekarpena egin dezaten, eta birziklapenarekin eta berrerabilerarekin lotuta haien ohiturak hobe ditzaten, guztia erraztu eta eroso jarri behar dugu. Horregatik, zerbitzua hobetu dugu, edukiontzien presentzia eta haiek husteko maiztasuna zabalduko dugu eta, kasu jakin batzuetan, horiek guztiak hiritarren etxeetan jasoko ditugu… Izan ere, gure ustez, ekonomia zirkularra da klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko irtenbideetako bat", azaldu du Cesar Fernandez de Landa zinegotziak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide